Urdazubiko inauterietan auzoz auzo eta bentaz benta ibiliko dira igandetik asteartera

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 23a, 08:12
Urdazubiko gazteek igandetik asteartera eginen dituzte harat-honatak.

Ortziralean, Zugarramurdiko haurrekin batera mozorrotuko dira eskolan

Urdazubiko inauteriak ere aste hondarrean ospatuko dituzte. Ortziralean, Urdazubi eta Zugarramurdiko eskoletako haurrak mozorrotuko dira eta igandetik asteartera, bentaz bentaz eta auzoz auzo ibiliko diren gazteen txanda izanen da. 

 

Otsailak 24, ortziralea

Bi herrietako haurrak eskolan mozorrotu eta arratsaldean herrira jeitsiko dira.

 

Otsailak 26, igandea

Goizean gazteen  gosaria izanen da Gauiñara elkartean Segidan mozorroak jaun­tzi eta Dantxarineatik barna, bentaz-benta abiatuko dira eskean ilundu arte. 21:30ean Mozorroturik etortzen diren haurrentzat sorpresa! 21:30ean  pin­txoak eta musika denentzat, animatu mozorrotzera!

 

Otsailak 27 eta 28, astelehena eta asteartea

09:30 aldera herriko haurrak elkartu eta etxez-etxe eskean ariko dira eta bukatzean herrira jautsiko dira. Gazteak, berriz, 10:00etan  elkartuko dira Karretero osta­tuan eta kafea ttanttarekin hartu ondotik, baserriz-baserri ibiliko dira eskean triki­tixa eta panderetarekin. 21:30ean pin­txoak eta musika denentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun