erran.eus

Iruñeko artzapezpikua Urdazubin eta Zugarramurdin izan da asteburuan

  Gizartea  Xareta  Urdazubi

Hainbat benta eta etxean dauden eriak bisitatu ondotik, Salbatore monastegiko elizan meza eman zuen 

Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpiku den Francisco Pérez González Urdazubin eta Zugarramurdin ibili da asteburuan.

Iruñeko artzapezpikua Urdazubin eta Zugarramurdin izan da asteburuan
Francisco Pérez González artzapezpikua, Javier Aldabe apeza, Santiago Villares alkatea, Txomin Iribarren eta Cristobal Alzuiet zinegotziak eta Iriartea bentako nagusiekin. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Urdazubin, bertako eta Zugarramurdi, Erratzu, Arizkun eta Amaiurko apeza den Javier Aldaberekin herriko denda eta bentak bisitatu ditu, baita etxean eri dauden zenbait bizilagun ere eta ondotik, Salbatore monastegiko elizan meza eman du.

Nafarroan herriz herri ibiltzeko asmoa omen du artzapezpikuak eta Urdazubin, 60 urte baziren halako bisitarik jasotzen ez zutela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa