Baionako Bernat Etxepare lizeo berriaren alde sagarrondoak saltzen hasiak dira

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 27a, 10:48
23 sagarrondo erosi eta landatu ahal izateko lur eremua utzi ditu Sarako Herriko Etxeak.

Sarako herriko etxeak 23 erosi ditu (hautetsi bakoitzeko bat) eta sagarrondoak landatu ahal izateko lur eremu bat ere utzi du

Bernat Etxepare lizeo berria Ipar Baionan eraikitzen hasiak dira, 2017ko irailaren sartzean idekitzeko asmoz. Lizeo berriaren barne altzariak diruztatzeko, Seaskak "Hazten Gaitu, hazten dugu" kanpaina antolatzen du: jendeak edo elkarteek sagarrondoak eros ditzakete (30 eurotan edo gehiago emanez), orotarat 300.000 euro biltzeko gisan.

 

Abenduaren 17an, lehen sagarrondoen banaketa Baionako Bernat Etxepare lizeoan egin zuten eta abenduaren 20an, Sarako Herriko Etxearen aitzinean egin zuten egitasmoaren aurkezpena.

Sagarrondoa norberak erabakitzen du zein preziotan erosi nahi duen eta non landatu nahi duen, etxean edo euskararen sagartzean.

Sarako herriko etxeak lur eremu bat utzi du sagarrondoak landatu ahal izateko ; 23 sagarrondo erosi ditu 23 hautesti baitira eta beste bost gehiago bakearen aldeko artisauen omenez. Saran lizeoko gurasoak ofizialeen, komertsante eta norbanakoengana hurbiltzen hasiak dira sagarrondoak saltzeko. Beraz oraino erosi ez dutenentzat ere ez da berantegi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun