Dantxarineko 3. Pintxoaren Hamabostaldia larunbatean hasi da

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urr. 14a, 08:20
Hirugarren urtez, Dantxarineko pintxo onenaren bila ibiliko dira hamabortz egunez.

Mutrikuko Haitzalde Landa-Turismoan asteburua eta jatetxe irabazlean bi pertsonendako bazkaria zozketatuko dira pintxo onenaren bozketan parte hartzen dutenen artean 

Dantxarineko Pintxoaren hirugarren hamabostaldia eginen dute urriaren 15etik 30era bitarte. Hamabortz egunez Dantxarineko bentetako jatetxeek pintxoak eskainiko dituzte  eta sariak izanen dira, pintxo onenaren bozketan parte hartzen dutenendako.

 

Mugaren bi aldeetako sukaldari ospetsuak izanen dira epamahaian eta pintxo onena izendatuko dute. Dantxarineko pintxo onenaren aukeraketan parte hartzen dutenen artean Mutrikuko Haitzalde Landa-Turismoan asteburua zozketatuko da. Parte hartzeko Bentetan egonen diren boletoak bete eta bertan utzi beharko dira.

Bertzalde, Urdax-Urdazubiko Facebook orrialdean botoa emanez gero jatetxe irabazlean bi pertsonentzako bazkaria irabazteko aukera ere izanen da.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun