Emanaldi bikaina eskaini du Kepa Junkerak Zugarramurdiko lezeetan

Koro Irazoki 2016ko urr. 3a, 09:12
Emanaldi bikaina eskaini zuen Kepa Junkerak larunbat arratsean Zugarramurdiko lezean, bere azken diska aurkezteko.

500 bat lagun bildu ziren eta ikuskizuna ETBn ere emanen dute luze gabe

Urriaren 1eko gauean sekulako ikuskizuna ikusteko aukera izan zen Zugarramurdiko lezean. Berez, Kenpa Junkeraren kontzertu bat zen, bainan egiazki hori bainan aise gehiago izan zen.

 

Kepa Junkera “Sorginak” taldeak lagundurik aritu zen (ez nahasi Zugarramurdiko antzerki taldekoekin). Neska gazte hauek perkusioko hainbat tresna jotzen dituzte, eta gainera kanta eta dantza ere egiten dute.

Horretaz gain, aizkolari bat, harrijasotzile bat, Iturengo joaldunak, eta herriko “Sorgin Haizea” taldea aritu ziren Kepa Junkerak jotzen zituen musikaren doinuak segituz.

Diskaren izena “Maletak” denez, maleta pila bat su haundi batean errez bukatu zen ikuskizuna.

Jende multxo pulita hurbildu zen ikustera (500 bat lagun), bainan ikusi ez zenutenek, luze gabe ETB-1en ikusteko aukera izanen duzue.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun