Ibarrungo bestak ospatuko dituzte egunotan Senperen

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 29a, 08:29
Igande arratsaldean Niko Etxart aditzeko aukera izanen da Ibarrunen.

Igande arratsaldean Niko Etxart eta astelehenean Magali Zubillaga aditzeko aukera izanen da

Mikeliak gain gainean ditugu eta Senpereko Ibarrun auzoan ere besta egunak izanen dituzte. Buruilaren 30etik urriaren 3a arte ospatuko diren bestak ohiko xerri ttikiaren jatearekin hasiko dira, Bidekoa taldeak bazterrak alaituko dituelarik. Larunbat gauean, 2zio, The Little Girl eta Samain taldeak ariko dira, igande arratsaldean Niko Etxart 18:00etan eta astelehenean Magali Zubillaga 19:00etan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun