erran.eus

Guillaume Levoy eta Pauline Bernis nagusitu dira Sara Korrika lasterketan

  Kirola  Xareta  Sara

Fernando Etxegarai beratarra bigarren eta David Nesprias saratarra bosgarren izan dira

Sarako besten baitan, larunbatean burutu zen Sara Korrika, 10,3 kilometro luze eta 374 metroko desnibel positiboa duen lasterketa. 135 korrikalarik bukatu zuten lasterketa eta denen buru, Guillaume Levoy izan zen (42:59). Fernando Etxegarai beratarra bigarren izan zen (43:31) eta Pablo Mas hirugarren (44:34). Emakumezkoen artean, Sara Korrikako Pauline Bernis izan zen bizkorrena (58:16), Catherine Borocco (1:02:04) eta Mayie Sallaberryren aitzinetik (1:03:00).

Guillaume Levoy eta Pauline Bernis nagusitu dira Sara Korrika lasterketan
Sara Korrikako Pauline Bernis izan zen bizkorrena emakumeen artean. Argazkia: Sara Korrika. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Sarako korrikalariei dagokienez, David Nesprias (46:05) eta Claire Gillard (1:04:37) bosgarren izan ziren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa