Axular merkataritza gunea ireki dute Dantxarinean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko uzt. 1a, 10:44
Maitena Ezkutari, Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza zuzendari nagusia, Axular merkataraitza gunearen inaugurazioan.

15.000 metro koadroko azaleran hamabortz lokal komertzial ditu

Axular merkataritza gune berria inauguratu dute ekainaren 30ean Urdazubiko Dantxarinea auzoan. 15.000 metro koadroko azaleran 15 lokal komertzial ditu. Cabeza Sastre  arkitektura estudioak proiektatua, merkataritza eta aisialdialdirako instalazioek osatzen dute.

 

Proiektua 2004an hasi zen eta hamabi urte beranduago inauguratu dute. Enpresa sustatzailearen izenean Patxo Egaña, Urdazubiko alkate Santiago Villares eta Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia den Maitena Ezkutari izan dira inaugurazio ekitaldian.

Merkataritza gunean, bi mailatan galeria dauka, supermerkatu, moda eta osagarri denda, lurrindenda, ileapaindegia, edertasun zentroa, belardenda, albaitaritza zentroa, festa artikuluetan espezialdutako denda, etxeko dekorazio denda eta familiendako aisialdi eremua, baita 600 lagunendako lekua duten jatetxeak ere.

600 autorendako aparkaleku estalia eta doanekoa ere eskaintzen du, autobusendako ere egokitua eta merkataritza gunera sarbide zuzena eskaintzen duena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun