Zugarramurdiko Titiriteroen Topaketaren hamargarren edizioan Estefa eta Mikel gogoratu dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mar. 21a, 12:11
Karrikan ere txotxongilo emanaldiak eskaini dituzte aste hondar honetan Zugarramurdin.

Hamasei ikuskizun ezberdin eskaini dituzte martxoaren 19 eta 20an 

Aste hondar honetan, martxoaren 19 eta 20an, ospatu da Titiriteroen topaketa Zugarramurdin. Aurtengoa 10. edizioa zenez, esfortzu berezia egin dute antolatzaileek, eta denetara hamasei espektakulu desberdin eskaini dira. Horretaz gain, Estefa Erro eta Mikel Errok sortutako Sorginak muntaiaren grabaketa ikusteko aukera ere izan da, duela 15 urte egin zen azkeneko emanaldiarena. 

 

Txotxongiloen emanaldiak ikusteko lau gune antolatuak zituzten: Sorginen Museoko sabaia eta areto nagusia, Akelarrenea elkartea eta Gainekobentako sotoa. Hain zuzen, Estefa Erro zugarramurdiarrak eta Bergarako Mikel Diezek beheiti horretan antolatu zuten duela bi hamarkada baino gehiago Nafarroako lehen txotxongilo antzoki egonkorra. 

Larunbat arratsean karrikadantza egin zen Estefa eta Mikelen oroimenez, Aker eta Mari erraldoiekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun