Usoaren besta ospatuko dute Saran urriaren 18tik 25era

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 15a, 07:25
Usoaren Kofradiak ohiko desfilea eginen du igandean Larrunen.

Igande honetan, Usoaren Kofradiak desfilea eginen du Larrunen

Urriaren 18tik urriaren 25era usoaren astea iraganen da Saran, horren karietara ekitaldi frango antolatuko dira herrian.

 

Urriaren 18an, igandean Larrunen usoaren kofradiaren desfilea eginen da. Urriaren 19an, astelehen arratsaldeko 4etan Joko Garbi partida eta 5etan esku huska partida bat jokatuko dira frontoinean. Asteartean, hilaren 20an, arratsaldeko 6etan Zazpiak Bat dantza taldeak ikusgarri bat emanen du plazan. Asteazkenean, hilaren 21ean, goizeko 11etan usotegien bisita. Ostegunean, Santa Katalinako kaperan arratseko 8:30ean Erlauntza abesbatzak kantaldi bat emanen du. Ostiralean, goizean herriaren bisita eta arratsaldean elizarena antolatuak dira. Aste horretan zehar, Usoaren ihizia sarean erakusketa ikusten ahalko da turismo bulegoan. Urriaren 15etik goiti herriko jatetxeek beraien menuetan usoa proposatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun