Fernando Etxegarai nagusitu da Sara Korrika lasterketan

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 15a, 07:30
Sara Korrika lasterketako gizonezkoen eta emakumezkoen podiuma. Argazkia: Sara Korrika

Joseba Larralde bigarren izan da 134 korrikalari bildu dituen bestetako proban 

Sarako besten baitan, larunbatean burutu zen Sara Korrika, 10,3 kilometro luze eta 374 metroko desnibel positiboa duen lasterketa. 134 korrikalarik bukatu zuten lasterketa eta denen buru, Fernando Etxegarai beratarra izan zen (42:48). Emakumezkoen artean, Manon Dejean izan zen bizkorrena (54:22).

 

Abuztu hondarrean Kontrabandisten lasterketa irabazi ondotik, Fernando Etxegaraik berriz ere erakutsi dio neurria hartu diola Sara inguruko mendiei. Iaz bigarren izan zen Sara Korrika lasterketan eta aurten nagusi izan da, 42 minutu eta 48 segundoko denborarekin. Manttaleko Joseba Larralde beratarrak minutu erdi gehiago behar izan zuen (43:18) eta AC Pouillon taldeko Philippe Bordenavek osatu zuen podiuma (45:16). Sara Korrikako David Nesprias laugarren izan zen (46:09), SPUCeko Michel Guiltco zazpigarren (46:53) era Arantzako Ekaitza elkarteko Dani Iparragirre eta Imanol Lukanbio ere hamar lehenbizikoetan sartu ziren.

Emakumezkoean, Manon Dejean izan zen bizkorreNA (54:22) eta hogeita hamekagarrena izan zen sailkapen orokorrean. Endurance Shop taldeko Gwenaelle Bidondo bigarren izan zen (56:34) eta Marie Noelle Laugier hirugarren (59:23). Sara Korrika taldeko Amaia San Martin bosgarren izan zen (01:03.34).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun