erran.eus

Arrakasta handia Ikaburuko lezearen lehen egunean

  Ondarea  Xareta  Urdazubi

Joan den larunbatean, uztailaren 18an, Ikaburuko Lezearen eguna ospatu zen lehen aldiz Urdazubin. Jende ugari hurbildu zen lezeetara, egunean zehar prestatutako ekintzaz gozatzera. Ikusi argazkiak

Arrakasta handia Ikaburuko lezearen lehen egunean
Historiaurreko erakusketan gezi jaurtiketan ere trebatu ziren Ikaburua lezearen inguruan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Hagitz arrakastatsua izan zen Iñaki Libanoren erakustaldia, historiaurreko erakusketarekin: sua pizten ikasteko tailerra, gezi jaurtiketa eta lezeetako margoak nola egiten zituzten erakutsi zuen.

Kaiku Ludoteka, behia nola jeitzi ikasteko tailerra, basa Faunako erakusketa eta artisau azokarekin batera izan ziren eskainitako ekintzak.  

Eta gainera lezeak bisitatzera etorri zen jendearentzako txalaparta kontzertua eduki zuten lezearen barnean. Laburbilduz, Ikaburu Lezearen inguruan besta giro ederra izan zen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa