Udako eskaintza berezia izanen dute Zugarramurdiko lezean eta museoan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko uzt. 14a, 11:58
Agorrilean, ortziralero 'Ilargi betea, sorginen larrea' bisita antzeztua eskainiko dute.

Bietan ordutegia zabalduko da eta egunaren arabera, bisita eta emanaldi bereziak izanen dituzte

Udan hainbat turista etortzen direla eta, hauei zerbitzua emateko uztailaren 15etik irailaren 15era eskaintza bereziak eginen dituzte Zugarramurdiko lezean eta Sorginen museoan.

 

Asteazkenero, Akerbeltz laburmetraiaren emanaldia eginen dute Museoan 19:00etan.

Ortzegunero, Zugarramurdi, zentzumen guztietatik, herritik barna bisita gidatu eginen dute, 17:00etan.

Agorrilean ortziralero, Ilargi betea, sorginen larrea bisita antzeztua eginen dute, 19:30ean.

Larunbatero, Alex de la Iglesiaren Las brujas de Zugarramurdi filmean oinarrituta den bisita multimedia, 17:00etan.

Agorrilaren 26an, Kultur’2015eko egitarauaren baitan 18:00etan Iparfolk taldearen kontzertua.

Aipatzekoa da, modu berean, ordutegiak luzatuko direla: lezea egunero edekiko da 10:30etik 20:00ak arte; eta Museoa berriz, asteartetik igandera 11:00etatik 19:30 arte.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun