EH Bai izan da lehen indarra Saran eta UMP Senperen eta Azkainen

Ttipi-Ttapa 2015ko mar. 30a, 10:32
Azkaine, Sara eta Senpereko emaitzak.

Bigarren itzulian ere Azkaine, Sara eta Senpere hartzen dituen Uztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrean eskuinak irabazi ditu kantonamendu bozak. Herriz-herri, Senperen eta Azkainen UMP nagusitu da, botoen %51,48 eta %53,33 lortuta, hurrenez hurren. Saran, ordea, EH Bai izan da alderdirik bozkatuena, botoen %54,40 eskuratuta. Parte-hartzea baxua izan da hiru herrietan: Saran %48,70ekoa, Azkainen %54,77koa eta Senperen %52,54koa.

Azkaine, Sara eta Senpere hartzen dituen Uztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrean zentro-eskuina izan da nagusi eta beraz, UMPko Philippe Etxeberria eta Benedicte Luberriaga izanen dira ordezkariak. Kantomamendu osoan, botoen %55,57 lortu ditu UMPk eta bigarren itzulira sailkatutako EH Bilduk %44,43.

Herriz-herriko datuei erreparatuz, Sara izan da EH Baik boz gehien lortu dituen herrietako bat. Santiago Capendegi eta Joana Urbistondoren EH Baik bozen %54,40 eskuratu ditu. Azkainen eta Senperen, ordea, UMP nagusitu da, botoen %51,48 eta %53,33 lortuta.

Aipatzekoa da, hiru herrietan abstentzioa altua izan dela, Saran eta Azkainen, erraterako, lehenbiziko itzulian baino haundiagoa. Saran erroldan izena emana zuten 1 961 hautesleetatik 1 006 abstenitu egin dira, hau da, %51,30ekoa izan da abstentzioa. Senperen 4 503 hautesleetatik 2 137k abstenitu dira, hau da, %47,46koa izan da abstentzioa. Azkainen ere altua izan da abstentzioa: erroldan izena emandako 3 471 hautesleetatik 1 570 abstenitu egin dira, hau da, %45,23.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun