Anaitutako Lezeen Egunean Argazki Rallya eginen dute lehen aldiz Zugarramurdin

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 13a, 13:18
Zugarramurdiko lezeetan, museoan eta herrian atera daitezke argazkiak. Artxiboko argazkia

Asteburu honetan, larunbat goizeko 11etatik igande arratsaldeko 2etara

Anaitutako Lezeen seigarren Egunaren aitzakiarekin, Zugarramurdiko Lezeak Argazki Rallya antolatu du lehen aldiz asteburu honetarako, Itxusi Argazki Elkartearekin batera. Hiru gai izanen dituzte argazkilariek lantzeko: Handitasuna, Ura eta Berdea. Larunbat goizeko 11etatik igande arratsaldeko 2ak arte atera daitezke argazkiak, era digitalean.

Partehartzaileek Rally egunean bertan izena eman beharko dute, goizeko 10etatik aitzinera, Zugarramurdiko Sorginen Museoan. 18 urtetik goitikoek 5 euro ordaindu beharko dute eta adin ttikikoek 3 euro, Sorginen Museoko eta lezeko txartelak barne. Argazkiak Zugarramurdiko lezean, Sorginen Museoan edo herrian egin beharko dira.

Argazki horiek martxoaren 23a baino lehen aurkeztu beharko dituzte info@zugarramurdi.es helbide elektronikoan eta sari banaketa Sorginen Museoko entzunaretoan izanen da. Sarituen izena argitaratuko da www.turismozugarramurdi.com webgunean.

Sariak

Sariei dagokienez, bilduma hoberenarentzat saria Zugarramurdiko Errotaberri landa etxean asteburu pasa izanen da.

Gai bakoitzeko argazki onenek ere sariak izanen dituzte. “Handitasun” gaiaren argazki onenak Azketa jatetxean 2 lagunendako bazkaria; “Ura” gaiaren argazki onenak Altzatenea jatetxean 2 lagunendako bazkaria; “Berdea” gaiaren argazki onenak Kattalin jatetxean 2 lagunendako bazkaria.

Rallyeko argazki onenak produktu sorta bat izanen du saritzat eta gazte mailako argazki onenak Sorginen Museoko produktu sorta bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun