Urdazubi eta Zugarramurdiko guraso elkarteak elkarlan egitasmoa martxan jarriko du bertako eskola eta gizarte zerbitzuekin

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 6a, 08:23

Elkarlan honen funtsa heziketa eta prebentzio esparruetan lan koordinatua egitea izanen da

Urdazubi eta Zugarramurdiko guraso elkarteak elkarlan egitasmoa martxan jarriko du bertako eskola eta gizarte zerbitzuekin. Elkarlan honen funtsa heziketa eta prebentzio esparruetan lan koordinatua egitea izanen da.

Ondorengo hilabeteetan hainbat ekintza egitea aurreikusten dira. Horietako bat gurasoei heziketa, guraso izate, prebentzio gaiak… hausnartu eta ezagutzera emateko irakurgaiak helaraztea korreo elektroniko bidez. Horretarako faborez eskatzen da Urdazubiko eta Zugarramurdiko gurasoei bertako eskolako guraso elkarteari helbide elektronikoa ematea mezuen bidez materiala jaso ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun