Otsailaren 6ean, herriko etxeko edantegiko mus txapelketa bukatu da, aurten 18 ekipak parte hartu dute. Milafrangako Larre eta Haran pareak garaipena ezagutu du Frédéric Barreneche eta Jérôme Pradère saratarren kontra. Final ttikia Antton Bimboire eta Julien Breton pareak irabazi du Julen eta Ellande Eiherabideren kontra. Mini mini finala Xavier Tapia eta Jean-François Iribarrenek irabazi dute Peio Mendionde eta Jon Indabururen kontra.
Bertzalde, otsailaren 28an, larunbatarekin, arratsaldeko 5etatik goiti Union Basque txapelketako kanporaketak jokatuko dira edantegian, finalerako kalifikatzeko. Frantziako mus txapelketako finalak Donazaharren jokatuko dira apirilaren 6an. Xapeldunek Munduko mus xapelgoa jokatzeko aukera izanen dute Argentinan.