Museoan bisita multimedia

Margari eta Koro 2015ko ots. 19a, 11:02
Zugarramurdik Fiturren izan zuen standean, Ainhoa Agirre eta alkatearekin batera izan zen Montxo Armendariz zinema zuzendaria ere. utzitako argazkia.

Gan den udatik hunat, museoak bisita multimedia bat eskaintzen du. Zugarramurdiko Sorginak pelikulan erabili ziren lekuetatik pasatzen da, adibidez, he­rriko plazatik, belagi batetik eta nola ez, lezetik. Tablet batzuei esker, bisitariak filmeko eszena batzuk ikusten ditu, eta aldi berean leku horiek egitan nolakoak diren konprobatzen du. Gainera, herriko egiazko historiari filmak egiten dizkion keinuak ere jakinen ditu. Hau guztia gidaren esperientziekin eta filmatzean parte hartu edo lagundu zuten zugarramurdiarren testigantzekin apaindu da. 
 
Hori dela, eta Nafa­rroako stand-ak Nava­rra, de pelicula leloa zuenez, Fitur ferian berriz ere Zugarramurdi aipagai izan zen, Ainhoa Agirre (Lezea eta Sorginen Museoko kudea­tzailea),  pelikula ho­rren grabaketari buruz aritu baitzen solasean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun