Ilartasun Eguna arrakastatsua suertatu zen

Margari eta Koro 2015ko ots. 19a, 10:59
Azketako aparkalekuko xapitoan 180 bildu ziren bazkaltzera eta elkartasuna adieraztera. Margari eta Koro

180 lagun bildu ziren bazkarian

Herritarrei jarritako ixunak ordaintzeko antolatu zen Ilartasun Egunak izigarri arrakasta haundia izan zuen. Hasierako prebisioak (100 lagun biltzea) guztiz gain­ditu ziren, 180 txartel saldu baitziren. Hori dela eta, ekonomikoki ere behar zen dirua biltzea lortu zen.
 Nahiz eta eguraldi nardagarri-zikin bat egin (hotza eta kazkabarra), xapitoa pilotalekuan eman zenez, jendea trankil eta gustura egon zen. Bazkal ondotik sorpresa bat ere izan zen, hantxe agertu bai­tziren dozena erdi bat bertsolari: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Xabier Silbeira, Xebaxtian Lizaso,  Andoni Egaña eta Igor Elortza.
 
Aipatzekoa da guzti-guztia jendearen laguntzaz egin zela, eta ez zela apenas gasturik izan: Xapitoa urririk izan zen, sono-ekipa bezala, eta mahaiak, eta ahulkiak, eta baxera garbitzeak, eta janari eta edaria… hori dela eta, antolatzaileek mila-milesker eman nahi dizkiete guzti hauei eta baita  diru zuzena eman dutenei ere.
 Bidegabekeri huntatik ateratako ondorioa hau izan da:  herria bera izan dela erasotua sentitu dena (nahiz ta isunak pertsona konkretu batzuk jaso), eta horrek gehiago lotu gaituela. Azken hilabete edo asteetan, besta pres­tatzen, jendeak mila modutan erakutsi du laguntza eta elkartasuna, sekulako ilusioa izan da herrian afera hunekin; eta hori ere polita izan da. Azken finean, isunak sosarekin ordain­tzen ahal dira, baina bertze guzi horrek, ez du preziorik!!!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun