Zahartu arren, burua gazte eta ilusiorik galdu gabe

Gurutze PIKABEA 2015ko ots. 19a, 08:27
Zutik, ezkerretik hasita, Amaia Iriondo, Mertxe Arburua, MÂȘ Kruz Plaza eta Axun Iratzoki. Beheitian, ezkerretik hasita, Ixabel Jaimerena, Pakita Maia eta Lili Oronoz. Gurutze PIKABEA

Adinekoen eta familien bizi-kalitatea mantendu edo hobetzeko zerbitzua paratu dute martxan

Eman-Har jubilotokia ireki dute Urdazubin laugarren adinekoentzako. Elkargune bat da, eta egunerokoan ilusioa eta motibazioa bilatzen laguntzeko helburuarekin sortu dute. Astean bizpahiru aldiz biltzen dira eta hiru orduko tarte goxoa pasatzen dute.

«Adinekoak kontuan hartu behar ditugu, gizartearentzako beha­rrez­koak direlako. Jakinduriaz betetako ku­txak bezala dira: gerra bat eta pobrezia bolada­ haundiak bizi izan dituz­te, haurtzarotik gogor lan egin behar izan dute­ eta milaka bizipen eta esperientzia bizi izan dituzte. Gaur egungo az­kar­ta­suna dela eta, denborarekin galtzen ari diren ohiturak ere ezagutu­ dituzte». Halaxe uste dute­ Amaia Iriondo eta Axun Iratzokik. Bat zein­ ber­tzea adinekoekin urte luzez lanean ari direnak dira eta beraien iru­di­ko, «hi­ru­ga­rren adi­ne­koa» kon­tzep­tuak erra­nahia galdu du: «gaur egun, beharrak lauga­rren adinean daude, hau da, 80 urtetik aitzine­ra­ko pertso­nen bizitzako az­ken fasean. Etapa honetan adin­duak bere independentziaren alde bo­rro­kan segitzeko nahiaren eta mu­gikortasu­na eta osasuna desa­ger­­­tzen ari zaizkion ebi­den­tzia­ren artean oreka bila­tu behar du». Hori ho­rre­la, hu­tsune horri erantzu­te­ko helburuarekin eta «adinekoek ere merezi dutela» iri­tzita paratu dute mar­­­txan Urda­zubin Eman-Har zerbi­tzua. Eman «pertsona hauek be­raien denbora, dis­­poni­bilitatea eta oinorde­tza es­kaini diete­lako in­gu­rukoei eta gizarteari» eta hartu «orain­ beraiei dago­kie­lako merezi duten arre­ta­ jasotzea». Jubilatu eta pen­tsionistei eta hauen familiei beraien «bizi-kalitatea mantendu eta ahal bada ho­be­tzeko» asmoz ireki duten elkargunea da Eman-­Har jubilotokia. Honetan guztian, lehenbiziko pausua Urdazubi eta Zuga­rramurdiko mediku eta erizainak eman omen zuten: «Ber­narde­tte erizaina izan zen laugarren adine­koen beharrez ohartu zena eta gaur egun, Bene medikuak jubilotokia erre­ze­tatu edo aholkatzen du». Ira­­tzoki eta Iriondok azaldu digu­te­nez, «egunerokoan ilusioa eta motibazioa sortuko dien talde ba­teko partaide sentiaraztea da zerbitzuaren xedea, senar, seme-alaba eta bilo­ben garaia gibelean utzi­, eta lagunta­sun harremana berresku­ratzeko». 
 
Bidea, ordea, ez zaie erraza egiten ari. Urte­be­­­te baita proiektuarekin hasi zirela. Eta sei hilabe­te eman dituzte loka­la­ren­ gibeletik. Udan Zuga­rramur­diko es­ko­lan egon ziren, Sorginen Museoan ere bai eta eguraldi ona­re­kin ingu­ru­­­ko herrietako eliza, parke eta frontoiak ere ederki ezagutu dituz­te... «Baina guk gure lekua behar genuen, gure gauzak uzteko», diote Ira­tzo­kik eta Iriondok. Az­kenean etxebizi­tza izandako bat hartu dute erren­­tan, Ur­dazubi­ko pla­zan, elizaren ondoan. Egube­rrie­tan hura­ egoki­tu ondo­tik, hortxe bil­tzen dira urte hasieraz geroz­tik. Urta­rrilean as­te­lehen, asteaz­ken eta or­­tzi­rale­tan elkartu ziren, eta otsai­­lean, astele­hen eta or­tziraletan bil­tzen dira, «proiek­tuare­kin ezker-eskuin gabil­tza­­la­koz». 
 
DATUA
 
132
JUBILATU 
daude Urdazubin eta Zugarramurdin, 75 eta 57, hurrenez hurren. 65 urtetik goitikoak ­sartzen dira multzo ­horretan, hau da, ­biztanleriaren %22.
 
DIRU-LAGUNTZA PUBLIKOEN BEHARRA
Batera eta bertze­ra ate joka dabiltza, bidera­garria izan dadin. Izan ere, une ho­ne­tan erabil­tzaileek hilabetero or­dain­­tzen duten 40 euro­ko kuota da diru-sarrera­ bakarra. Gainera­koa Axun­ eta Amaiak ordain­tzen dute. Eta gastuak ez dira­ ttikiak, egoi­tza­ren alokairua eta bertze­lako gastuak ordaindu be­har baitituzte. Hortaz, Urdazubi eta Zu­ga­rra­­mur­diko Herriko Etxeei babesa eskatu diete eta kontatu digutenez, «ja­rrera ona» ikusi diete, «diru-laguntzetan nola kokatu aztertzen ari dire­la erantzun digute». Baz­tango Gizarte Zerbi­tzuei ere proiektua aur­kez­tua diete eta Udalbil­tzari ere egitasmoaren be­rri­ ematekotan dira. Ez daude geldi­rik. Arku­peak­ Elkar­teare­kin ere solastuak dira eta Cederna Garalur Elkartearekin ere ha­rremanetan daude. Izan ere,   «hau guz­tia lagun­tza publikorik gabe ez de­la bi­de­raga­rria» diote­. Aitortu digutenez, «landa eremuan proiek­tu be­rritza­ilea da eta ba­gene­kien kostako zi­tzai­gula, baina proiek­tuan­ aunitz sinesten du­gu». Esfor­tzua eska­tzen diela ikusita, «eran­tzunak fite behar ditugula» aipatu digute.
 
ZERBITZUAREN BEHARRA
«Lehen familiak aise haundiagoak ziren eta etxekoandrea beti etxean egoten zen. Orain, ordea, kanpoan dago. Gainera, adinekoak bataz bertze bortz urte gehiago bizi dira eta horregatik ikusi genuen zerbitzuaren beharra».

Axun IRATZOKI eta Amaia IRIONDO
Eman-har zerbitzuaren bultzatzaileak
 
KONTZIENTZIAZIOA
Bertzelako lana ere ba­­dute, eta diotenez, «haundia»: «80 urteko per­tsona bat ho­tzarekin etxetik atera­tzeko lan haundia egin behar da. Zerbitzuak beraiei adituz fun­tzio­natzen du, beraiekin egonez... Beraiekin ba­­zau­de gustura daude». Iriondo eta Ira­tzo­ki­ren arabera, «adine­koe­kin ez gara batere justuak» eta gaineratu dute «pro­­fesio­nal bezala, ha­rre­mana erra­zagoa dela familiarra­ baino. Familiakoa nekatua dagoelako, aspertua». Esperientziak eraku­tsi die «nor­bai­tek aditzen diela­ ikus­tean adinekoak­ aunitz poz­ten direla. Gero etxe­ra joatean, egoe­ra­ ez da egun osoan­ suton­doan egoten direnean bezala. Umorea alda­tzen­ zaie eta etxe ho­rre­ta­ko bizi kalita­tea ere hobetu egiten da».
 
Eta Eman-Har zerbi­tzuan dabiltzan adinekoak dira horren lekuko. Gaur egun, bortz dira egitasmoan parte hartzen dutenak, nahiz eta hamabi-hamabortz nahi dituzten proiek­tua aitzinera ateratzeko. Denak ere emakumezkoak dira eta 80 urtetik­ goitikoak: Urdazubiko Paki­ta Maia Ariztia, Ixa­bel Jaime­rena Iturburua eta Mª Kruz Plaza Aroz­tegi, Zugarramurdiko Mertxe Arburua Iparragirre eta Sarako Lili­ Oronoz Argarate. Denek baieztatu digu­te «aski gus­tura» daudela. Pakitak, errate­ra­ko, honela kontatu digu: «seme-alabak lanean ari dira eta beti etxean, geldi-geldi egonez aspertu egiten naiz. Arra­tsal­dea aile­gatu eta tele­bista ai­tzinean istant batez egoten naiz, baina berehala aspertzen naiz. Hemen biltzen garenetik aski gustura nago. Denak eza­gunak gara eta on­gi pasatzen dugu». 
 
ABIAPUNTUA
«Bernardette erizaina izan zen laugarraren adinekoen beharrez ohartu zena eta gaur egun, Bene medikuak jubilotokia errezeta­tzen edo aholkatzen du».

Axun eta Amaia 
Eman-har zerbitzuaren bultzatzaileak
 
Astean bizpahiru aldiz bi arduradunak etxez-etxe­ joa­ten dira adineko erabiltzaileen bila eta Urdazubiko plazan duten egoi­tzan el­kar­tzen dira, 16:00­etatik 19:00­etara. Hiru orduko tartea kontu kontari, eskulanak eginez eta jolasean pasa­tzen dute: lehenbiziko ordua infusio bat hartu bidena­bar solasean, bi­ga­rren ordua eskulanak eginez, eta azken ordua jokoetan. «Irri aunitz egin ondotik etxera buelta­tzen gara», diote susta­tzai­leek. Hortik aparte, taile­rrak antolatu izan dituzte eta gehiago egiteko asmoa ere badute. He­rriko ekin­tze­tan ere parte hartu nahi dute. Eguberrietan, adibidez, egoi­­tza egoki­tzen ari zire­la, Olen­tze­roren bisi­ta izan zuten. «Olen­tzero iku­si nuen lehenbi­ziko aldia izan zen», dio Pakitak. Eta bingoa eka­rri zien­ opari. Gisa berean, gazteak ere hurbildu izan zaizkie: «mu­sean­ aritzera etorri izan dira». Be­raiek hartua duten egoi­tzari herriko ber­tze era­gileek ere probetxua atera diezaioketela uste dute: «leku hau ordu au­ni­­­­­tzez hutsik egoten da eta haurrek, Urdazubiko an­dre taldeak edo ber­tze­­ edozei­nek erabi­li na­hi­­­ badute hemen­txe dute». 
 
Eskaintza, beraz, mahai-gainean dago, eta zerbitzua ere zabalik dago. Orain, be­rriz, jarraipena ematea gelditzen da. Sustatzaileen aldetik ez da boron­da­terik falta eta Pakita, Ixabel, Mª Kruz, Mertxe eta Liliri ere ez zaie gogo­rik falta. Ilusioz beterik egoten di­ra­ hi­tzor­dua­ren esperoan. Beraien gisara tarte atse­gina pasa­tu nahi dutenek ere atea za­ba­lik dute, Urdazubiko plazan. Eta ez dira gutti­ beraien adinean daudenak, 65 urtetik goitiko 132 lagun baitaude Urdazubin eta Zugarra­murdin. Horien­tzat da Eman-Har jubilotokia, urte lu­zez ematen aritu ondotik, orain, hartzeko tenorea ailegatu zaielako. Eta guztia lagunartean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun