Urdazubiko inauteriak ospatuko dituzte igandetik asteartera

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 12a, 12:31
Urdazubiko gazteak hiru egunez gogotsu ibiliko dira auzoz auzo eskean. Artxiboko argazkia

Igandetik hasita eskean ibiliko dira gazteak

Otsailaren 13an, ortziralean, Zugarramurdi eta Urdazubiko haurrak eskolan mozorrotu eta arratsaldean herrira jautsiko dira, baina inauteriak igandetik asteartera ospatuko dituzte Urdazubin. Hiru egunez eskean ibiliko dira gazteak auzo ezberdinetan.

Otsailak 15, igandea

Goizean gazteen gosaria izanen da Gauiñara elkartean Segidan mozorroak jauntzi eta Dantxarineatik barna, bentaz-benta abiatuko dira eskean ilundu arte. 21:30ean pintxoak eta musika denentzat, animatu mozorrotzera!

Otsailak 16 eta 17, Astelehena eta asteartea

09:30 aldera herriko haurrak elkartu eta etxez-etxe eskean ariko dira eta bukatzean herrira jautsiko dira. Gazteak, berriz, 10:00etan elkartuko dira Karretero ostatuan eta kafea ttanttarekin hartu ondotik, baserriz-baserri ibiliko dira eskean trikitixa eta panderetarekin. 21:30ean pintxoak eta musika denentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun