Euskal Herriko II. Leizeen Eguna eginen da igandean

TTIPI TTAPA 2011ko mar. 2a, 10:55

Nahiz eta aunitzek ez duten aitzakiarik behar leizeetan barnera­tze­ko, lurpeko mundua es­­ploratzeko uzkur direnei azken bultzada emateko helburuarekin, igande honetan, hilak 6, Anaiar­tu­tako Leizeen Eguna eginen da biga­rren aldiz Euskal Herriko zortzi leize­tan, Nafa­rroako Zuga­rra­murdi, Ikaburu (Urdazubi) eta Mendukilon (Astitz); Lapurdiko Saran, Gipuzkoako Arri­krutz (Oñati) eta Ekainberrin (Zestoa), eta Bizkaiko Pozalagua eta Kobenkoban. Sarrerak prezio erdian eta Zugarramurdiko Haitzetxea landa-etxean asteburu baten zoz­ketan parte hartzeko au­kera dira eskainitako opariak. Halere, leize bakoitzak badu bere egitaraua. Zu­garra­mur­din, sorgin batek herriko tokirik nabar­me­­nenak eta sorginen etxeak eraku­tsiko ditu eta leize ospetsua eta jendea batu zituen istorio drama­tikoa kontatu du. Bisita gidatuak euskaraz 12:00­etan eta gaz­te­leraz 17:00­etan izanen dira. Urdazubin, Alkerdiko leizean dauden historiau­rreko grabatuak eraku­tsiko dira. Duela 13.000 urte eginiko labar-arte erakusketa hau oraindik ez dago jendau­rrean. Bisita 17:00­etan izanen da eta 20 lagunendako mugatua da. Hortaz, 948 599241ra aitzinetik deitzea komeni da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun