Euskal Herriko lezeen bigarren Eguna martxoaren 6an ospatuko da

TTIPI TTAPA 2011ko ots. 21a, 12:51
Ainara Abete (Zugarramurdi), Eneko Calvo (Ekainberri-Zestoa), Goio Hualde (Ikaburu-Urdazubi), Ainhoa Agirre (Zugarramurdi), Ebeko Agirre (Mendukillo-Astitz) eta Ikerne Altube (Arrikrutz-OƱati), otsail

Bisita bereziak eta beherapenak eskainiko dituzte anaitutako zortzi lezeek

Nahiz eta aunitzek ez duten aitzakiarik behar gure inguruneko lezeetan barneratzeko, Lezeen Egunak aldi berean hain urrutikoa eta hain hurbila den gure lurpeko mundua esploratzeko uzkur direnei azken bultzada ematea du helburu. Honela bada, datorren martxoaren 6an “Mugarik Gabeko Lurpea” proiektupean Pirinio eta erlaitz kantauriarrean kokaturiko zortzi lezeen anaitasun egun hau bigarrenez ospatuko da. Nafarroako Zugarramurdi, Ikaburu (Urdazubi) eta Mendukilo (Astitz); Lapurdiko Sara, Gipuzkoako Arrikrutz (Oñati) eta Ekainberri (Zestoa), eta Bizkaiko Pozalagua eta Kobenkoba (Karrantza) dira duela lau urtetik honat anaituta dauden lezeak.

Nahiz eta aunitzek ez duten aitzakiarik behar gure inguruneko lezeetan barneratzeko, Lezeen Egunak aldi berean hain urrutikoa eta hain hurbila den gure lurpeko mundua esploratzeko uzkur direnei azken bultzada ematea du helburu. Honela bada, datorren martxoaren 6an “Mugarik Gabeko Lurpea” proiektupean Pirinio eta erlaitz kantauriarrean kokaturiko zortzi lezeen anaitasun egun hau bigarrenez ospatuko da. Nafarroako Zugarramurdi, Ikaburu (Urdazubi) eta Mendukilo (Astitz); Lapurdiko Sara, Gipuzkoako Arrikrutz (Oñati) eta Ekainberri (Zestoa), eta Bizkaiko Pozalagua eta Kobenkoba (Karrantza) dira duela lau urtetik honat anaituta dauden lezeak.

Sarrerak prezio erdian eta Zugarramurdiko Haitz-etxea landa-etxean asteburu baten (alojamendua eta gosaria) zozketan parte hartzeko aukera dira komunean eskainitako opariak, alegia, leze guztiek martxoaren lehen igandean bisitariei harrera ona egiteko prestatzen dituztenak. Hala ere, leze bakoitzak egun honetarako jarduera bereziak biltzen dituen berariazko egitaraua prestatzen du.

• Zugarramurdiko Lezea: Nolakoa izanen litzateke Sorginen Herriaren historia ustez eskualdeko akelarrerik handienak egiten ziren Lezea eduki gabe? Sorgin batek Zugarramurdiko tokirik nabarmenenak eta sorginen etxeak erakutsiko ditu eta leze ospetsua eta jendea batu zituen istorio dramatikoa kontatuko du. Bisita gidatuak euskaraz 12:00etan eta gazteleraz 17:00etan izanen dira.

• Ikaburu – Urdazubi: Alkerdiko Lezean dauden historiaurreko grabatuak dira Lezearen Egunerako Ikaburuk duen proposamena. Duela 13.000 urte eginiko labar-arte erakusketa hau oraindik ez dago zabalik jendaurrean. Bisita 17:00etan izanen da eta 20 lagunendako mugatua da – hori dela eta, 948 599241 telefonora aurretiaz deitzea gomendatzen da.

• Arrikrutz – Oñati: leze honetan prestatzen den jarduera berezia egun bat aurreratuko da eta martxoaren 5ean izanen da. Lurpeko ondare harrigarri hau ezagutzeko gose diren izpiritu abenturazaleek bertako barnealdea ezagutzeko aukera izanen dute, Arrikrutzeko 53. Galeriatik hasi, Aldaola erreka eta Marcel Loubens galeriatik igaro eta Arrikrutzeko eszentrikaraino heltzen den ibilbidean. Bisita 10:15ean, Arrikrutz-Oñatiko Kobazuloen Interpretazio Gunean hasiko da eta bi eta bi ordu t’erdi bitarteko iraupena izanen du. Zailtasuna ertaina da eta soilik 16 urte gorakoek parte hartu ahal izango dute. Banakako sarrera 12 eurokoa izanen da eta 20 lagun izanen da gehienezko parte-hartzaile kopurua. Arropa erosoa, aldatzeko arropa zein katiuskak edo botak eramatea gomendatzen da. Erreserba egiteko 943 08 20 00 telefonora deitu behar da.

• Ekainberri – Zestoa: ehiza aurrehistoriako biziraupen modu gisa da Ekainberrin hautaturiko gaia. Leze honetan aurrehistoriako tiro-eremua prestatuko da, egun osoan zehar azagaiez eta geziez ehizan egiten ikasteko aukera emanen delarik. Gainera, goizez eta arratsaldez bi ehiza lehiaketa izanen dira: ibaiaren paraleloan doan ibilbidean zehar parte-hartzaileek harrapakinak atzemateko aurrehistoriako lanabesak erabiltzeko duten trebetasuna erakutsi beharko dute. Puntu gehien eskuratzen dituen pertsonak oparia jasoko du.

• Mendukilo-Astitz: Bisita berezia proposatzen dute eguerdiko 13:30etik arratsaldeko 15:00ak arte, bisita honetan ohiko ibilbidea luzatuko dute eta ibilbide espeleoturistiko batean murgiltzeko aukera eskeiniko da, “Lamien galería” bisitatzeko aukera izango da, hain zuzen. Aukera paregabea eskeintzen dute Mendukiloko altxor nagusienetariko bat delako, normalean ez baitago inongo aukerarik  gela hau bisitatzeko. Mendukilora azaltzen diren lehendabiziko 20 pertsona edo eta zenbaki honetara deitzen dutenen lehendabiziko 20ak soilik aukera izanen dute bisita berezi hau egiteko. Telefonoa hauxe da: 948396095.

Joan den urtean Lezeen Eguna lehenengoz ospatu zen lurpeko mundura jende kopuru handia erakartzeko asmoz. Esperientzia positiboa izan zen parte hartu zuten zortzi lezeetan: banazbertze bakoitzak 300 lagun hartu zituen orduan eta aurten datu hura gainditzea espero dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun