Bizkaia mendebaldetik hasi, Gipuzkoa eta Nafarroa iparraldetik pasa eta Lapurdira iritsi bitarte, elementu paisajistikoak errepikatu egiten dira, sei leizeek jatorri beretsuak onartu bitarte. Hala, anaitartasun bat osatu dute elkarrekin ezagutzera eman eta jendea erakartzeko barruan dituzten altxorrak azaleratuz. Sei leize daude Kantauri eta Atlantiar Pirinioetako Anaitartasun honetan: Oñatiko Arrikurtz, Urdazubiko Ikaburu, Astizko Mendukilo, Karranzako Pozalagua, Sarako leizeak eta Zugarramurdiko Sorginen leizea.
Mugarik gabeko lurpea
“Mugarik gabeko lurpea” izeneko egitasmoa ezagutzera eman dute ortziralean, maiatzaren 9an, Zugarramurdiko Sorginen museoan. Balio ekologiko eta naturalez inguratuta daude leize hauek, lur azpiko edertasuna erakutsiz, aurrehistoriari buruzko xokoak gogora ekarriz eta mitologiaren sinbologiaz beteta daudenak.
Seigarren kontinentea
Seigarren Kontinentea deritzon lur azpiko mundu hau liluragarria da eta nahiz eta gugandik hain hurbil egon, aunitzetan benetan ezezaguna gertatzen zaigu. Anaiartutako leze hauek ezagutzera ematen saiatuko dira.