Bidasoa, Urumea, Oria, Errobi eta Urdazuri ibaiak elkarrekin kudeatzeko hitzarmena berretsi dute

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 28a, 11:52
Iruñeko jardunaldiko parte-hartzaileetako batzuk.

Nafarroako Gobernua, Gipuzkoako Diputazioa eta Hego Lapurdiko Hirigunea elkarlanean ari dira, bertze zenbait erakunderekin batera

Bidasoa, Urumea, Oria, Errobi eta Urdazuri ibaietako urak elkarrekin kudeatzeko konpromisoa berretsi zuten apirilaren 27an Iruñean Nafarroako Gobernuak, Gipuzkoak Diputazioak, Hego Lapurdiko Hiriguneak, Pirinio Atlantikoetako Departamentuak, Uraren Euskal Agentziak, Errobiko Syndicat Mixte du Bassin Versant erakundeak eta Aturri-Garonne Uren Agentziak. 

 

Ekitaldi berean, elkarrekin dituzten uren kudeaketarako kartaren jarraipen batzordeko presidentziarako txanda Gipuzkoak hartu zuen Isabel Elizalde, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio departamentuko kontseilariaren eskutik.

Elizaldek aipatu zuenez, egitasmo honen helburua «uraren kudeaketa norbere lurraldearen muga administratiboetara ez mugatzea da, eta horren ordez, modu globalean kudeatzea, ibaien arro guztia kontuan hartuta».

Hego Lapurdiko Hiriguneko ordezkariak gogorarazi zuenez, urtarrilaren 1ean Iparraldeko hamar mankomunitatek bat egin zuten, konpromiso honi lotzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun