erran.eus

Herri galdeketa egiteko 1.423 sinadura bildu dituzte mendialdean

  Gizartea  Mendialdea

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranon 751 lortu dituzte 

Mendialdeko Gure Esku Dago elkarteak bi hilabetetan 1.423 sinadurabildu ditu eskualdean herri galdeketa egiteko. Joan den abenduaren 17an ekin zion elkarteak herriz herriko sinadura bilketari. Herri-galdeketak ezinbestekoa zuen 16 urtetik gorako biztanleen %10aren babesa Leitza eta Lekunberrin eta %15 gainontzeko udalerrietaneta kopuru horiek erraz lortu dira. Leitzan 402 sinadura lortu dira (%16), Areson 65 (%26,3), Goizuetan 240 (%37,6) eta Aranon 44 (%45,8).

Herri galdeketa egiteko 1.423 sinadura bildu dituzte mendialdean
Herri galdeketa eskatuz bildutako sinadurak herriz herri. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Elkarteak bi hilabete hauetan hasierako helburua bikoiztea lortu du eta ekainaren 18an Goizuetan, Aranon, Areson, Leitzan, Larraunen, Lekunberrin, Araitzen eta Betelun euren etorkizuna erabakiko dute.

Elkarteko kideak pozik daude emaitzarekin, besteak beste jatorri, ideologia eta adin ezberdineko jendearengana iristea eta parte hartzea lortu baitute. Kontziente dira oraindik ere herritar gehiagorengana iritsi behar dutela, baina emaitza honek ilusioa eta animoa areagotu du kideen artean.

 

Martxoko ekitaldien egitaraua

Bestalde, martxoan hainbat ekintza antolatu ditu elkarteak. Hona hemen hilabete honetako jardueren egitaraua:

 

Martxoak 18, (ARANO

20:00etan Hitzaldia eskainiko du Lierni Olmedok, Gure Esku Dago ekimeneko bozeramaileak.

 

Martxoak 18, (LEITZA)

21:00etan Bertso afaria Sebastian Lizaso eta Alaia Martinekin Jubi tabernan. Txartelak salgai daude 20 eurotan Maimur liburu dendan eta Jubi tabernan eta martxoaren 15ean bukatuko da hartzeko epea. Menuan, urdaiazpikoa, txanpien krep poltsa, entsalada mista, oilasko errea, yogourth krema, kafea eta kopa izanen dute.

 

Martxoak 26, (BETELU)

9:00 Gure Esku Dago Mendi Martxa

11:00 Puzgarriak eta jolas tailerrak (denon artean erabakitzearen aldeko zuhaitzak osatuko ditugu) 

13:30 Argazki Erraldoia!

Goiz guztian zehar mendialdeko kamisetak egongo dira salgai eta barra ere jarriko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa