Santa Agedari kantari aritu dira goizuetarrak

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 7a, 09:18
Kuadrilla polita bildu zen Santa Ageda bezperako eskea egiteko Goizuetan. Argazkia: Felix Loiarte

Kalez kale eta tabernaz taberna giro bikaina jarri zuten

Duela zortzi bat urte Umore Ona abesbatzak abiatutako ohiturari eutsiz, eta eguraldi euritsuari aurre eginez, Santa Ageda bezpera kantuz bete zuten Goizuetan otsailaren 4an. 30 bat lagun atera ziren santa eskean larunbat arratsaldean, trikitilariak eta Josu Garmendia eta Manolo Arozena bertsolariak lagun zituztela. Kalez kale eta tabernaz taberna giro bikaina jarri zuten eta Zahar Etxeko bizilagunei ere kuku egin zieten.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun