Mendialdeko Gure Esku Dago elkarteak astero ekimenak eginen ditu

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 6a, 09:50
Patxi Zabaleta eta Juan Kruz Lakasta hizlari Atallun, Berriako Ainhoa Oiartzabalek gidatutako mahai-inguruan.

Otsailaren 3an hitzaldia eskaini zuten Patxi Zabaletak eta Juan Kruz Lakastak Atalluko elkartean

Mendialdeko Gure Esku Dago elkarteak hainbat ekintza antolatuko ditu hemendik ekainaren 18ra bitarte. Esaterako, otsailaren 3an, ostirala, iluntzeko 8etan, Patxi Zabaleta eta Juan Kruz Lakasta izan ziren hizlari Atalluko elkartean (Araitzen).  

 

Ainhoa Oiartzabalek, Berria egunkariko kazetariak, gidatu zuen mahai-ingurua. 65 lagun inguru elkartzea lortu zuten. Erabakitzeko eskubidearen gaia ikuspegi historikotik hausnartu zuen Zabaletak eta Lakastak berriz, batez ere Nafarroan azkeneko hamarkadetan boterean egon diren zenbaitek eskubide hori estaltzeko edo desitxuratzeko erabili izan dituzten diskurtsoak eta ibilbide politikoan gertatutakoen hausnarketa egin zuen.

Hitzaldiaren ondotik afari-merienda eskaini zuten elkartean eta herritarrek beraiekin euren zalantzak eta iritziak partekatzeko aukera izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun