erran.eus

Urte hasieran baino 73 langabetu gehiago utzi ditu ilbeltzak eskualdean

  Gizartea  Mendialdea

Langabezian dauden 970 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan 

Azken urteetako ilbeltzetako joerari eutsiz, aurtengo lehen hilabetea ere kaxkarra izan da langabeziko datuei dagokienez, bereziki eskualdean. 970 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan, 2016 urte bukaeran baino 73 gehiagk. Nafarroa osoan ere %3 igo da langabezia, baina Doneztebek eman du herrialdeko bulego guztien artean bigarren daturik kaxkarrena, %8,14 igo baita langabezia eskualdean.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 395 lagun daude langabezian, abenduan baino 14 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere abenduan baino 47 gehiago daude langabezian, 501. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean ere abenduan baino 7 lagun gehiago daude langabezian, 43 lagun. Adin tarte horretako emakume gazteen artean ere abenduan baino 5 langabetu gehiago daude, 31 denera.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta ilbeltzak gainera 54 gehiago utzi ditu, 644tik 698ra pasatuz. Industria arloan ere igoera nabarmena izan du langazieak eta 121etik 150era pasatu da langabetu kopurua (29 gehiago). Eraikuntzan, abenduan baino langabetu bat gehiago dago, 63 denera. Nekazaritzan, aldiz, 8 lagun guttiago daude langabezian, 23 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean ere 36 lagun daude langabezian, abenduan baino 3 guttiago.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa