IKAko euskaltegiek urtarril-otsaileko matrikula zabaldu dute

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 25a, 07:30

Otsailaren 10era bitarteko epea izanen da izen emateko

IKAbortziriak, IKAmalerreka eta IKAleitza euskaltegiek urtarril-otsaileko matrikula epea zabaldu dute. Euskalduntzeko maila guztiak, alfabetatze eta EGA/C1 azterketa prestatzeko ikastaroak eskainiko dituzte ekainera arte. Astean lau orduko taldeak, goiz, arratsalde edo gauez, baita online ikastaroak ere eskainiko dituzte.

Matrikula ordaintzeko erraztasunak izanen direla ere aipatu dute euskaltegietatik eta Bortzirietan erroldatuta daudenek matrikula debalde izanen dute. Izen emateko epea otsailaren 10ean bukatuko da

Informazio gehiago Bortzirietako Euskaltegian, (Lesakako Matxinbelzenean, 948 637 796 telefonoan edo bortziriak@ikaeuskaltegiak.eus helbide elektronikoan); Malerrekako Euskaltegian, (Rosa Seminario 6 Donezteben, 948 451555 telefonoan edo malerreka@ikaeuskaltegiak.eus helbide elektronikoan) eta Leitzako Euskaltegian (Leitzako udaletxean, 948 610776 telefonoan edo leitza@ikaeuskaltegiak.eus helbide elektronikoan).

Bertze aldetik, IKAbortziriak web orria estreinatu berria du: http://bortziriak.ikaeuskaltegiak.eus/

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun