Korrika batzordeak martxan jartzeko bilerak deitu dituzte Baztan-Bidasoaldean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko urt. 13a, 09:12
2015eko Korrika, eskualdean barna.

Urtarrilaren 17an Donezteben, 18an Elizondon eta 26an Beran eginen dituzte bilerak

2017arekin batera Korrikaren 20. edizioa ere hurbiltzen ari da eta jadanik lanean hasiak dira buru-belarri. Korrikarekin batera, Korrika Batzordeak martxan jartzeko momentua ailegatu da eta urtarrilean zehar hasiko dira lanean eskualdean. Martxoaren 30ean hasiko da Korrika Otxandion eta apirilaren 9an bukatuko da Iruñean. Eskualdean barna apirilaren 3an igaroko da: Sara-Senpere aldean goizeko ordu ttikietan eta Baztan-Malerreka aldean arratsalde-gau partean.

 

Batzorde hauetan esku bat bota nahi duen oro ongi etorria izanen da. Hona hemen lehendabiziko hitzorduak:

- MALERREKA:

Urtarrilak 17, asteartea, arratsaldeko 19:00etan

Donezteben, Mankomunitateko egoitzan

 

- BAZTAN:

Urtarrilak 18, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan

Elizondon, Suinki euskaltegian (Baztan Berri plazan)

 

- BORTZIRIAK:

Urtarrilak 26, ortzeguna, arratsaldeko 19:00etan

Beran, Beralandetan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun