Uterga eta Endika garaile binakako finalerdietako lehenbiziko partidan

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 5a, 13:57
Uterga eta Endikak nahikoak dituzte 35 tanto hurrengo partidan, finalerako sailkatzeko.

Abenduaren 3an jokatu zituzten Binakako Txapelketako lehenbiziko partidak. Uterga eta Endikak osatutako bikotea 40-34 nagusitu zen Ezkurra eta Etxeberria III.aren aurka. Asteburuko partida irabazi ondotik, gertuago dute finala Uterga eta Endikak, hurrengo partidan 35 puntu lortzea nahikoa baitute finalerako sailkatzeko.

Hasieratik aurrea hartu eta nagusi izan ziren Uterga eta Endika bukaerara arte. Bost tantoko errenta izan zuten partida ia osoan, nahiz eta 29.tantoan 28ra hurbildu ziren Ezkurra eta Etxeberria III.a.  Gero berriz ere aurrea hartu eta sei tantoko aldearekin bukatu zuten norgehiagoka. Utergak partidu bikaina jokatu zuen, 24 tanto egin eta bost hutsekin. Hurrengo partidan Ezkurrak bere jokorik hoberena erakutsi beharko du, finalaurrekora pasa nahi badu.

Asteburuan jokatzekoa zen Urriza eta Zubiri eta Ezkurra II. eta Ionen arteko partida berriz, bertan behera geratu zen, Urriza bajan dagoelako. Abenduaren 8an jokatzekoa dute partida. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun