892 lagun zeuden langabezian eskualdean azaro hondarrean

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 2a, 12:12

Urrian baino 32 lagun gehiagok eman dute Doneztebeko Enplegu Bulegoan 

892 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan azaro hondarrean, urrian baino 32 gehiagok (%3,72). Nafarroan, guztira, 22 langabetu gehiago daude (%0,57). Beraz, eskualdean, banaz bertzekoa baino gehiago igo da langabezia.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 368 lagun daude langabezian, urrian baino 16 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere 10 gehiago daude langabezian, 445. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean urrian baino 5 gehiago daude langabezian, 43 lagun denera. Adin tarte horretako emakume gazteen artean ere urrian baino 1 gehiago dago langabezian, 36 denera.

 

Zerbitzuetan nabarmen langabetu gehiago

Arloka, zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten eta urrian baino 37 gehiago ditu gainera, 610etik 647ra pasatuz. Industria arloan, aldiz, 2 langabetu guttiago daude, 114 denera. Eraikuntzan ere 3 langabetu guttiago daude, 62. Nekazaritzan, aldiz, langabetu bat gehiago dago, 26 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 43 lagun daude langabezian, urrian baino 1 guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun