Ugandako gospel musika ailegatuko da eskuadera Aba Taano taldearekin

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 2a, 10:24
Aba Taano taldeak a capella kantatzen du, umorez, zoriontasunez eta dinamismoz betetako emanaldietan.

Abenduaren 3an Elizondon, 6an Lesakan eta 7an Beran eskainiko ditu ongintzako emanaldiak

Ugandako umezurtz-etxe batean sortutako Aba Taano gospel musika taldeak hiru emanaldi eskainiko ditu egunotan eskualdean. Sarreran eta emanaldiak bukatzerakoan borondatea eskatuko da, biltzen duten dirua aipatutako umezurtz-etxe horretara bideratzen baitute.

Abenduaren 3an, larunbatean, 18:00etan Elizondoko elizan eskainiko dute lehen emanaldia; abenduaren 6an, asteartean, 18:00etan Lesakako San Martin elizan eta abenduaren 7an, asteazkenean 18:00etan Berako San Esteban elizan.

 

Aba Taano taldea

Aba Taano taldea bortz abeslarik osatzen dute: Nabbaale Harriet (mezzoa), Kimeze Joshua (baritonoa), Kamonga Morris eta Matanja Louis (baxuak eta Ssenteza Derrick (baxu eta zuzendariak). Gospel afrikarra, gospel amerikarra eta kantu etnikoa lantzen dute, a capella, umorez, zoriontasunez eta dinamismoz betetako emanaldiean eta hainbat sari eskuratu dituzte. Lau diska karrikaratuak dituzte.

Música para salvar vidas Gobernuz Kanpoko Erakundueak Ugandan sortutako umezurtz-etxe batetik ateratako lau musika taldeetako bat da. Gaur egun, 30 bat haurrek hezkuntza osoa jasotzen dute bertan eta musikak eta dantzak leku garrantzitsua du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun