Arkupeak elkarteak Bazkidearen Eguna ospatu du urriaren 20an Gorraizen

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 21a, 12:44
Arkupeak elkarteak omendutakoak ortzegunean Gorraizen.

85 urte bete dituztenak eta Urrezko eta Diamantezko Ezteiak ospatzen dituztenak omendu ditu

Arkupeak elkarteko 540 bazkide bildu ziren urriaren 20an Gorraizen, bazkidearen eguna ospatzera. Beti bezala, hildako bazkideen omenez egindako mezarekin hasi zen eguna eta ondotik, Jose Luis Legarra presidenteak oroigarriak eman zizkien aurten omendutakoei: 85 urte bete dituzten 21 lagun, Urrezko Ezteiak ospatzen dituzten 13 senar-emazte eta Diamantezkoak ospatzen dituzten 4 senar-emazte.

Bertze aldetik, aurten egindako literatura, argazki eta margo lehiaketetako sariak ere banatu zituzten.

Euskarazko literaturan, olerki nahiz narrazio lehiaketako lehen sariak Legasako Pakita Mikelarenak eskuratu zituen, Aitaren ohorez eta Xaldix lanengatik; gazteleraz, olerkian lehen saria Oronozko Blanca Bertizen eskuratu zuen, Cuando el corazón escribe lanarengatik eta narratibakoa Pako Pascualek Siempre amigos lanarengatik. Narratiban bigarren saria ere Blanca Bertizek jaso zuen Resistiré por amor lanarekin.

Blanca Bertiz berak argazki lehiaketako lehen saria ere eskuratu zuen, Borda lanarekin eta bigarren saria Ezkurrako Fernando Etxeberriak Pilota eta dantza argazkiarekin. Doneztebeko Foto Zalduako Patxi Iriartek eta Itxusi Argazki Elkarteko Iosu Inziartek osatu zuten argazki lehiaketako epaimahaia.

Margo lehiaketan, Alejandro Pozzik lortu zituen lehen eta bigarren sariak Vista de Azpilkueta desde Apaioa eta Caserío de Bergara lanekin. Margo lehiaketako epaimahaia, Ana Mari Marin eta Juan Carlos Pikabea margolariek osatu zuten.

 

 

OMENDUAK

Urrezko Ezteiak

Luciano Altzuguren eta Francisca Dagerre (Bera)

Juan Jose Ruiz eta Francisca Romero (Bera)

Pablo Ansalas eta Francisca Ariztegi (Bera)

Antonio Rodriguez eta Mari Carmen Tomasena (Goizueta)

Ramon Apezetxea eta Martina Loiarte (Goizueta)

Jose Arburua eta Ines Etxeberria (Igantzi)

Julian Telletxea eta Marie Charlotte Maurer (Igantzi)

Enrique Casado eta Lourdes Sanzberro (Irun)

Jose Luis Elgorriaga eta Mari Cruz Etxebeste (Irun)

Julian Santesteban eta Josefa Telletxea (Irun)

Antonio Alonso eta Asun Martirena (Leitza)

Emilio Zestau eta Milagros Olano (Leitza)

Fulgencio Iriarte eta Elena Irurieta (Sunbilla)

 

Diamantezko Ezteiak

Jose Fagoaga eta Mari Lourdes Lopez (Bera)

Antonio Telletxea eta Gloria Maia (Bera)

Serafin Elosua eta Natividad Iparragirre (Irun)

Pedro Gragirena eta Isabel Lucia Juanenea (Saldias)

 

85 urtekoak

Filomena Errandonea (Arantza)

Luciano Altzuguren, Juan Etxart eta Fermin Etxegarai (Bera)

Alberto Zabalo (Doneztebe)

Joaquina Ibarra (Elgorriaga)

Calixto Alzuarte (Elizondo)

Mari Carmen Auzki (Erratzu)

Cecilia Perurena (Goizueta)

Eusebia Telletxea (Igantzi)

Francisco Pagola, Antonio Elias Mateo, Pedro Sorzabalbere eta Manuela Susperregi (Irun)

Mari Asuncion Arregi (Oronoz)

Xole Agirre (Narbarte)

Fulgencio Iriarte eta Irene Altzuri (Sunbilla)

Francisca Etxeberri, Paquita Maia eta Migel Migeltorena (Urdazubi)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun