Egunero 30 euro eta astero 200 euroko oparia jasotzeko aukera ematen du berriz ere Denok Bat Federazioak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urr. 19a, 07:38
Kanpainaren kartela.

Udazkeneko promozio kanpaina urriaren 17tik azaroaren 12ra eginen dute

Baztan, Bera, Doneztebe eta Lesakako komertzianteak biltzen dituen Denok Bat Federazioak udazkeneko promozio berri bat egiten ari da urriaren 17tik azaroaren 12ra. Udaberrian egin zuen gisa berean, Denok Bat Giltzaria txartelarekin erosketak ordaintzen dituztenen artean egunero 30 euroko opari txartela zozketatuko dute eta astero 200 euroko opari txartela.

 

DenokBat Giltzaria eskaintzen duten edozein saltokitan erabiltzen ahal dira opari txartel hauek, azaroaren 19ra bitarte.

Eguneroko zozketa goizean lehenengo orduan eginen da. Zozketa honetan, aurreko egunean DenokBat giltzariarekin eragiketa bat egin duten bezero guztiek parte hartuko dute. Asteroko zozketa, berriz, astelehen goizeko lehen orduan eginen da, urriaren 24an eta 31n eta azaroaren 7 eta 14an. Zozketa honetan, aurreko astean Giltzariarekin eragiketa bat egin duten bezero guztiek parte hartuko dute.

Opari txartelen irabazleei telefonoz deituko zaie. Irabazleak, telefonoz errandako saltokira joan beharko du eta bertan opari txartela kanjeatzeko kode bat emanen zaio. Argazki bat ere aterako zaio irabazi duen opari txartelarekin. Opari txartela ezin da inolaz ere diruz trukatu.

Egunero, DenokBat federazioa osatzen duten elkarteen facebook-etan eta DenokBateko web-orrian, irabazleen izenak eta argazkiak argitaratuko dira.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun