Mieltxo Mindegia, Oihan Larretxea eta Ander Erasun Euskal Herriko bigarren mailakoaren finalean izanen dira

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urr. 10a, 13:04
Finalerako sailkatu diren sei aizkolariak. Argazkia: Ibon Errazu Uria

Eneko Otañok larunbatean irabazitako kanporaketa bezalaxe, Azkoitian jokatuko dute finala urriaren 29an

Euskadiko bigarren mailako aizkora txapelketako kanporaketa jokatu dute urriaren 8an  Azkoitiko pilotalekuan (Gipuzkoan). Hamabi aizkolari aritu ziren lehian, urriaren 29an leku berean jokatuko den finalerako sei txartelen bila. 

 

54 ontzako hiru enbor, 60 ontzako enbor bat eta 72 ontzako enbor bat mozten bizkorrena Eneko Otaño gipuzkoarra izan zen (13:49) eta bere ondotik sailkatu ziren Mieltxo Mindegia zubietarra  (14:07), Arostegiko Julen Kañamares (14:32), Oihan Larretxea beratarra (14:34), Ander Erasun aurtiztarra (14:40) eta Julen Alberdi gipuzkoarra (14:42).

Finaletik kanpo gelditu ziren Xabier Zaldua (15:10), Jesus Mari Mujika (15:11), Aratz Mugertza (16:02), Aitor Senosiain (16:57), Arkaitz Jauregi (16:58) eta Luis Txapartegi (17:10).

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun