Sei urteren ondotik Nafarroako euskal kantu txapelketa antolatu dute berriro

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 3a, 09:23
Sei urte pasa dira azken Euskal Kantu txapelketa egin zenetik Nafarroan. 2010eko Elizondoko Lur aretoan egin zen.

Izen emateko epea urriaren 26ra arte zabalik da eta hiru saio izanen dira azaroan, Antsoain, Burlata eta Tafallan

Euskal Kantu Txapelketan euskarazko kantuen sorta polit batez gozatzeko aukera izaten zen, zuzeneko emanaldi bikainetan herritar arruntek abestuta. Krisialdiarekin, alabaina, desagertu egin zen hura antolatzeko diru-laguntza, eta horrenbestez, sei urte baino gehiago igaro dira dira azken edizioa egin zenetik. zada ematea erabaki dugu eta, Nafarroako Kantuzale Elkartearen eskutik, 2016ko Nafarroako Euskal Kantu Txapelketa antolatzeari ekin diote. Urriaren 26ra arte zabalik dago izen emateko epea.

 

Txapelketa irekia da; abestiek euskaraz behar dute, horixe baldintza bakarra. 16 urtetik gorako edonork har dezake parte, banaka, binaka edo taldean (zuzendaririk gabe). Euskal kantu zaharrak, gaur egungoak zein norberak sortutakoak abes daitezke, a cappella, musika-tresnez zuzenean lagunduta, edo audioren bat atzeko soinu bezala erabiliz.

Lehenbiziko saioa azaroaren 5ean, larunbat arratsaldeko 6etan izanen da Antsoaingo antzokian. Bigarrena, azaroaren 13an, 18:00etan Burlatako Kultur Etxean eta finala azaroaren 27an, 18:00etan Tafallako Kulturgunean.

Izen emateko azken eguna urriaren 26a izanen da, nafarroakoeuskalkantu@gmail.com helbide elektronikoan (harremanetarako pertsona, Ainhoa Hualde) eta Facebook-en (Nafarroako Euskal Kantu).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun