Mendialdean antolatutako formakuntza ikastaroetan izen emateko epea urriaren 3tik 11ra ireki dute

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 3a, 07:14

Leitzan eta Lekunberrin eskainiko dira kurtsoak, urriaren bigarren hamabostaldian eta azaroaren lehenbizikoan

Batez ere Mendialdean, lanean ari diren edo langabezian dauden pertsonentzat formakuntza ikastaroak antolatu ditu Nafar Lansareak, Mendialdea Mankomunitatea, Plazaola Partzuergo Turistikoa eta Cederna-Garalur erakundeekin batera, Leitzan eta Lekunberrin. Izen ematea urriaren 3tik 11ra egin daiteke Leitzako Udaletxean eta Plazaola Partzuergo Turistikoan.

Negozio kudeaketa ikastaroa bost astelehenetan emanen da (urriaren 17, 24 eta 31n, eta azaroaren 7 eta 14an), 09:30etik 13:30era Leitzako Udaletxean.

Zerbitzuen eskaintza sortzea ikastaroa ere Leitzako Udaletxean emanen da ordutegi berean, hiru asteartez (urriaren 18 eta 25ean eta azaroaren 8an).

Oinarrizko informatika ikastaroa ere data beretan eskainiko da, Leitzako Amazabal institutuan, 15:30etik 17:30era.

Marketing online ikastaroa Lekunberri emanen da bost asteazkenetan (urriak 19 eta 26 eta azaroak 2, 9 eta 16an), Plazaolako Partzuergo Turstikoaren Bulegoan.

Oinarrizko kalitatea ikastaroa, azkenik, hiru ostegunez emanen da, (urriaren 20 eta 27an eta azaroaren 3an), 15:30etik 17:30era Leitzako Amazabal institutuan.

Aipatu bezala, izen ematea urriaren 3tik 11ra egin daiteke Plazarola Partzuergo Turistikoan, Leitzako udaletxean, jcejuelv@navarra.es helbide elektronikoan edo 848 425834 edo 948 507205 telefonoetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun