ERRAN.EUS atariko Udako II. Argazki lehiaketako sariak banatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 30a, 13:19
Saridunak eta sari emaileak, Etxalarko Bentan.

 

Xabier Erasunek jaso du epaimahaiaren saria eta Pello San Millanek publikoarena, irailaren 29an Etxalarko Bentan egindako ekitaldian

Ttipi-Ttapa aldizkariak eta Xorroxin Irratiak elkarlanean antolatu dute bigarren aldiz udako argazki lehiaketa eta ERRAN.EUS atariaren bidez gauzatu da. Bertara igo dituzte lehiakideek udan ateratako argazkiak. Irailaren 29an sariak banatu zituzten Etxalarko Bentan.

 

Lehiaketara aurkeztutako 54 argazkiren artetik, Xabier Erasun Eraunzetamurgil elizondarraren argazkiak irabazi du epaimahaiaren saria. Hala, Itzaltzuko Besaro landa hotelean asteburu bateko egonaldia irabazi du. ERRAN.EUS atariko ordezkariaren eskutik jaso zuen saria.

Pello San Millan arizkundarraren Baztango erreketako lamiak argazkia izan da publikoaren saria lortu duena. Honenbertzez, Etxalarko Benta Hotelean bi lagunendako otordua irabazi du eta Etxalarko Bentako Javier Ortegoren eskutik jaso du saria.

Baztango Zaporeak produktuekin osatutako saskia lehiaketan parte hartu dutenen artean zozketatu da eta hori Jabier Larretxea aranztarrari egokitu zaio. Mari Jose Brust (Irular mermeladak) eta Julen Arburua (Kortariko Gasna) izan dira sari bikaina emateaz arduratu direnak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun