Kepa Junkeraren kontzertua urriaren 1ean Zugarramurdiko lezeetan

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 27a, 10:49
Udaberri-uda garaian grabaketak eta Zugarramurdiko antzerki taldekoekin entseguak egin ditu Kepa Junkerak.

Maletak diska berria aurkeztuko du larunbat ilunabarreko 8etan, herriko Sorgin haizea antzerki taldearen laguntzaz

Urriaren 1ean Kepa Junkerak kontzertu bat emanen du lezeetan. Maletak izeneko bere azkeneko diskoaren kantuak emanen ditu, eta musikaz gain, ikuskizun bisuala ere sartu nahi du. Horretarako, herriko Sorgin haizea antzerki taldearen laguntza izanen du.

 

Kontzertua ilunabarreko 8etan hasiko da, eta sarrerak 15 euro balio du (museoan daude salgai, edo baita Rural Kutxan online ere).

Aipatzekoa da Kepa Junkeraren azken diskako bideoklipa grabatzen ere ibili zirela Zugarramurdin udaberri partean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun