Itxaso Onsalok eta Leire Astiazaranek irabazi dute Euskal Herriko arpana txapelketa

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 26a, 11:57
Astiazaran eta Onsalo txapeldunak, Baztan-Bidasoko Gure Kirolen Klubean taldekide dituzten Nerea Sorondo eta Amaia Garcia eta Patxi Larretxea entrenatzailearekin.

Errekor berria ere ezarri dute Aresoko eta Villabonako arpanlariek

Euskal Herriko emakumeen arpana txapelketa jokatu zen irailaren 25ean Uharten. Hiru bikote lehiatu ziren: Ultzamako Ainhoa eta Ana Iraizoz ahizpak; Berako Nerea Sorondo eta Amaia Garcia eta Aresoko Itxaso Onsalo eta Leire Astiazaran (Villabona) eta azken hauek izan ziren bizkorrenak: 45 ontzako enborrari 10 epai egiteko 3 minutu, 46 segundo eta 83 zentesima behar izan zituzten, errekor berria ezarriz.

 

Bigarren postua Eltsoko Ainhoa eta Ana Iraizozek eskuratu zuten (4:06.36) eta hirugarren Berako Nerea Sorondo eta Amaia Garcia izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun