Gure Txokoa eta Umore Onako areto-futbol taldeek garaipenarekin hasi dute liga

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ira. 26a, 08:18
Umore Ona areto-futbol taldeak garaipena lortu du ligako lehen partidan. Argazkia: Felix Loiarte

Leitzako Aurrera futbol taldeak garaipenarekin hasi du liga eta eskubaloian, Errekako emakume seniorrek irabazi egin dute eta gizonek berdindu

Pixkanaka lanean hasiak daude eskualdeko kirol talde nagusiak beraien ligetan. Asteburu honetan, areto-futbol eta eskubaloi taldeen txanda izan da. Areto-futbolean, garaipenak lortu dituzte Berako Gure Txokoak eta Goizuetako Umore Onak eta eskubaloian, Errekako gizonezko seniorrek berdindu egin dute eta emakumeek irabazi. Futbolean ere, ligako lehen partida irabazi du Leitzako Aurrerak eta Beti Gaztek eta Doneztebek ere etxean garaipenak lortu dituzte eta Baztanek berdindu egin du etxetik kanpo.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte 4 (Ander Ordokik 2, Igor Gurrutxaga eta David Gonzalez) – Oiartzun 1

 

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Zirauki 1 – Baztan 1 (Luis Iturriria)

 

Nafarroako Preferenten

Doneztebe 2 (Andoni San Martin eta Borja Arregi) – CD Etxarri Aranatz 1

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Salesianos 2 – Aurrera 3 (Jon, Martxel eta Zabaleta)

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa atsedena.

 

Nafarroako jubenilen Liga nazionalean

CD Amigó 5 – Baztan 1 (beraien atean)

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Oiartzun 2 - Beti Gazte 1 (Jonan Arbelaitz)

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD Oberena 2 - Doneztebe FT 0

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Landetxa B 0 - Gure Txokoa 7 (Ethan Garciak 2, Aitor Herasek 2, jimmy Joel, Mikel Irazoki eta Jon Etxepare)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Beti Gazte 5 (Jon Zabalak 2, Igor Rodriguez, Joel eta Josu Txoperena) – Mariño 0

Gure Txokoa 3 (Roberto Arnaezek 2 eta Xiker Lizardi) – Dunboa Eguzki 2

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

CA Osasuna 11 – Baztan 0

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

CD Lagunak 1 – Doneztebe 0

Aurrera – SD Alsasua A

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD Atarrabia 3 – Baztan 3 (Mikel Ariztiak 2 eta Txomin Altxu)

UCD Burlades B 4 – Doneztebe 2 (Urko Oiarzabal eta Ander Arozena)

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

CD Ademar 0 – Baztan 9 (Imanol Zocok 2, Oihan Altzuart, Julen Urreaga, Aitor Iturralde, Martin Roque, Martin Etxabe eta Beñat Mortalena)

Doneztebe 0 – CD Atarrabia 2

 

Gipuzkoako emakumezkoen ligan

Antigua Luberri 1 – Beti Gazte 2 (Naiara Trigueros eta Paula Artieda)

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Egintza 0 - Gure Txokoa 2

 

Gipuzkoako hirugarren mailan

Umore Ona 5 – Gudari 4

 

ESKUBALOIA

Senior mutilak

Erreka 21 – Bardenas 21

 

Senior emakumeak

Erreka 18 – River Ega 17

 

Jubenil mutilak

Erreka 30 – Tafalla 22

 

Jubenil neskak

Baztango BKT 11 – Malkaitz 29

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun