Biodantza eta dekorazio margogintza ikastaroak antolatu ditu Goizuetako Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 23a, 07:31

Izen emateko epea irailaren 29an bukatuko da

2016-17 ikasturterako Goizuetako Udalak eskaintzen dituen ikastaroetan izen emateko epea ireki da irailaren 29ra bitarte. Aurten biodantza (urritik ekainera) eta dekorazio margogitza (urritik apirilera) eskainiko dira.

Biodantzaren kasuan, helduentzan (astean 2 orduko saio bat), eta 3-7 urteko haurrentzat eta 8-11 urteko haurrentzat (astean ordu beteko saioa) eskainiko dira. Gutxieneko ikasle kopuruarekin (8 pertsona), ikastaroaren prezioa 283,50 eurokoa izanen da helduentzat eta 141,75 eurokoa haurrentzat.

Dekorazio margogintza ikastaroan astean bi ordu eta erdiko saioa eginen dute, ostiraletan 16:30etik 19:30era. Gutxieneko ikasle kopuruarekin (8 pertsona) ikastaroaren prezioa 250 eurokoa izanen da. Teknika ezberdinak lantzeko aukera izanen da ikastaroan: altzariak berritu, margotu, apaindu eta itxura aldatu; oliozko margoekin koadroak margotu; egurrezko kaxak, markoak… apaindu; beirazko botilak, marmitak, oihala… apaindu.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun