Arraioz eta Ultzamako Menditarrak nagusitu dira Nafarroako Herriz Herri txapelketan

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 12a, 10:52
Arraiozko taldea nagusi izan zen lehen proba konbinatuan.

Lehen nahiz bigarren proba konbinatuetan Baztango Basaburua izan da azpitxapeldun

Nafarroako Herriz Herri txapelketaren finala jokatu da irailaren 11n Andosillan. Lehen proba konbinatuan Arraioz izan zen txapeldun eta bigarren proba konbinatuan Menditarrak taldea (Ultzama). Batean nahiz bertzean, Basaburua izan zen azpitxapeldun.

 

Lehen proba konbinatuan, lokotx biltzen, zaku lasterketan, aizkoran, korrika eta arpanan aritu ziren taldeak, hiru txandatan. Arraiozko taldeak 18 minutu eta 28 segundo behar izan zituen lana burutzeko. Basaburua izan zen bigarren (18:53), Menditarrak hirugarren (19:45) eta Berriozar laugarren (20:58)

Bigarren proba konbinatuan (Bi Kirol), berriz, txinga-eramatea (50 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egin) eta ingude altxatzea (18 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman minutu batean) egin zituzten. Ultzamako Menditarrak suertatu zen txapeldun, Basaburua eta Arraiozen aitzinetik. Berako taldeak ez zuen finalera azaltzerik izan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun