Aresoko IX. Mendi Martxa irailaren 4an izango da

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 29a, 09:27
Urkitako gaina izango da ibilbideko punturik altuena.

Izen-ematea aurrez edo egunean bertan egin liteke

21 kilome­troko luzera eta 1.250 metroko desnibela duen ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek. Izen-ematea aldez aurretik egin liteke internet bidez www.mendizmendi.com atarian irailaren 2a baino lehen edo egunean bertan proba hasi baino ordubete lehenago plazan.

Goizeko 8etan Aresoko plazatik abiatuta Ulizar, Urkita, Pagozelai eta Lau Mugarietatik (Guratz) pasatu ondoren Aresora itzuli beharko dute. Bataz beste, 4 edo 5 ordu inguruan bukatu ohi dute proba mendizaleek. Bidean, indarrak har­tzeko, edariak eta jakiak ere jarriko dituzte antolatzaileek.


Izen ematea egunean bertan edo aurretik

Aurrez izena ematen dutenek, 12 euro ordaindu beharko dituzte eta egunean berean egiten dutenek 15 euro. Proba bukatu eta kamiseta jaso eta gero herritarrek prestatutako paella baz­kaltzeko aukera izango da sagardoarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun