Mendialdeko Landa Garapenerako Programa hitzartu dute Nafarroako Gobernuak eta Cederna-Garalurrek

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 26a, 08:04
Argazkian, Ignacio Gil Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendari Orokorra eta Maite Iturre, Cederna-Garalurreko lehendakaria.

6 milio euroko inbertsioa egitea adostu dute Nafarroako Mendialdean

Cederna Garalurrek eta Nafarroako  Gobernuak 2014-2020 Mendialdeko Landa Garapenerako Programa (LGP) berriaren hitzarmena sinatu dute.  Honi esker datozen urteotan 6 milioi euro inbertituko dira Nafarroako Mendialdeko ehun ekonomikoa eta zerbitzu publikoak hobetze aldera, erakunde publikoek eta ekimen pribatuak sustaturiko proiektuak laguntzen.

Zentzu honetan, Mendialdeko 2014-2020 PDR berriak jarduera ekonomiko eta enplegua sortuko duten ekimen produktiboen alde egingo duen apustua azpimarratu behar da.  Honekin batera, proiektu ez produktiboak lagunduko dira, hala nola zerbitzu edo ekipamendu  publikoak.  Proiektu hauek Cederna Garalurren Lurralde Estrategian definitutako 5 ardatzen baitakoak izan beharko dute: Populazioaren mantenimendu eta kontsolidazioa; Lehen sektorea eta basogintza; baliabide naturalak; zerbitzuen garapena eta ondarearen balioa sustatzea; enpresen kontsolidazioari laguntza eta enplegua sortzea.
2014-2020 Nafarroako Mendialdeko LGP-a 2014-2020 Nafarroako Landa Garapenerako Programaren 19.2 neurriaren baitan sartzen da (“LEADER”), eta Nafarroako Gobernuaren Landa Garapenerako Departamentuak ematen dio aurrekontuaren %35-a, eta beste %65-a, Europar Batasunak FEADER fondoen bitartez.
Mendialdeko Landa Garapenerako Planak jarraipena emango die Nafarroan Europako Batasunak landa eremua sustatzeko egiten dituen politikei. Duela 25 urte jarri zen martxan Cederna Garalurrek kudeaturiko lehenengo LEADER programa.  Diru laguntzen lehengo deialdia 2016ko azkeneko hiruhilabetean argitaratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun