Azken bi urteetako finala errepika daiteke Laxoa txapelketan

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 18a, 07:15
Azken bi urteetako finaletako protagonistek abantaila hartu dute aurtengo finalerdietan ere.

Irurita Miguelene eta Doneztebe The Moment taldeek abantaila hartu dute finalerdietako joaneko partidetan

Azken bi urtetako finala errepika daiteke Laxoa txapelketan. Irurita Miguelene eta Doneztebe The Moment taldeek, Baztan-Errekako 37. Laxoa txapelketaren finalerdietako partidetan abantaila hartu dute. Bai Iruritako bai Doneztebeko plazetan hagitz giro ona eta jende anitz bildu zen. Itzuliko partidak bi aste barru, uztailaren 30an, jokatuko dira.

 

JOANEKO PARTIDAK:

IRURITA MIGUELENE – ARRAIOZ SAGARDIA: 9 – 3

Irurita Miguelene: Xabi Barberena – Gorka Urtasun – Egoitz Prim – Jagoba Ramos.

Arraioz Sagardia: Mikel Mindegia – Xabier Mihura – Aritz Alunda – Xabier Maritorena.

Markagailua: 1-0, 1-1, 6-1, 6-2, 7-2, 7-3, 9-3.

Iraupena: Ordu bat,  30´.

Arraiozko taldeak gaizki planteatu zuen partida, bai sakean bai errestoan eta horregatik seguraski ez da bere plazan jokatuko den finalean egonen. Iruritarrek erreztasun handiak izan zituzten Mindegiaren sakeak errestatzeko, sakalari arraioztarrak ez zuelako asmatu eta errestoan berriz, inoiz ez ziren paretan ongi jarri Barberenaren sakeak itzultzeko. Partidako jokalaririk hoberena Urtasun.

 

DONEZTEBE THE MOMENT – IRURITA BIEK: 9 – 5

Doneztebe The Moment: Pascual Vertiz – Koldo Legarra – Javier Vertiz – Jokin Arraztoa.

Irurita Biek: Joseba Urtasun – Guillermo Etxenike – Iñaki Etxandi – Karlos Goikoetxea.

Markagailua: 0-2, 1-2, 1-3, 2-3, 2-4, 5-4, 5-5, 9-5.

Iraupena: 1 h. 45´.

Nahiz eta kanporaketan doneztebarrak faborito argiak izan, partidaren hasieran zalantza anitz izan zituzten ez zirelako ongi kokatzen Urtasuren sakeak itzultzeko. Bigarren zatiak, berriz, doneztebarrek beren ohiko maila erakutsi zuten, Vertizek min gehiago egin zuelako bere sake indartsuarekin eta Legarra numeroak ere hobe ibili zelako bai paretan bai airez.

 

ITZULIKO PARTIDAK:

Irurita Biek – Doneztebe The Moment: Uztailaren 30ean, larunbata. 11:00etan.

Arraioz Sagardia – Irurita Miguelene: Uztailaren 30ean, larunbata. 17:00etan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun