Urrizak eta Joxe Etxeberriak irabazi dute Sanferminetako erremonte txapelketa

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 11a, 12:59
Urriza eta Etxeberria III, txapeldun Sanferminetako erremonte txapelketan.

Uztailaren 9ko finalean 40-26 irabazi zieten Zeberio II eta Barrenetxea IV.ri

Urrizak eta Joxe Etxeberria doneztebarrak irabazi dute Iruñeko Sanferminetako erremonte txapelketa. Uztailaren 3an Euskalen jokatutako finalean erraz irabazi zieten Zeberio II eta Barrenetxeari, 40-24.

 

11-10ekoa bitarte berdindua joan zen partida, baina Urriza jokoan sartu zenean jaun eta jabe izan zen. 18-10 eta 31-23koaren ondotik, azkenean lortu zuten alderik handiena txapeldunek, 40-24.

Urriza bikain aritu bazen, Joxe Etxeberria III doneztebarrak ere lan ederra egin zuen, Barrenetxeari ongi eusteaz gain, gailendu ere egin baizitzaion piloteoan. Gainera, 5 tanto egin zituen sakez eta bertze hainbertze piloteoan. Hiru pilota bakarrik galdu zituen.

Promesas mailako finalean, Goikoetxea V eta Azpirozek 40-32 irabazi zieten Beñat eta Martirenari.

Azkeneko partidan, Utergak eta Endikak 40-35 irabazi zieten Matxin III eta Ion-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun