Hondakinen egutegiko hirugarren zozketa egin dute

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 8a, 10:26

2.785 zenbakiari egokitu zaio 300 euroko erosketa txartela

Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek zonaldeko etxe guztietan egutegiak banatzen dituzte eta guztiek zenbaki bana izaten dute. Zenbaki horiekin, hiruhilero, eskualdeko denda eta zerbitzuetan erabiltzeko 300 euroko erosketa txartela zozketatzen dute. Aldi honetan, 2.785 zenbakiari egokitu zaio saria. Saridunak Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du irailaren 30a baino lehen (948 63 52 54).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun